We’ve updated our Terms of Use to reflect our new entity name and address. You can review the changes here.
We’ve updated our Terms of Use. You can review the changes here.

ERA

by Zea Mays

/
  • Streaming + Download

    Includes unlimited streaming via the free Bandcamp app, plus high-quality download in MP3, FLAC and more.
    Purchasable with gift card

      €6 EUR  or more

     

1.
Nire huts gorena Nire barnean sortu den neurrigabeko zuloa egarria besterik ez dena, hobi amaigabea oxigenoarekin konformatzen ez den antsia-ontzia egon ezina sortzen duena larritasunez betetzen, asetzen saiatzen naiz baina alkoholpean ere aritzen da, nire munstro zitala urraduratik nire arimaren eskean dabil ta ematea besterik ez dut orain Infinitua bete nahian Definitutako nire infinitu finituak hitzak aldatzen ditu eztarrian eta orri zurietan jaurtitzen ditu lapurtu dizkidan tinta lakuak nire huts goren pertsonalak
2.
IHES 03:42
1. Ihes Bide zuzenetik oker bide laburretik ezer ez galdu denaren dudak besterik ez Haran berrien bila dabil zauriak garbitzekoa bere bihotzeko leku izkutua Ta arrazoia urratu dion orbanetik ihes malkorik ez, malkorik ez Gelditzen diren arrastoetatik ihes sentimenduetatik ihes, min sakonetatik ta badoa ihes Ezer ez duenarentzat lapurren beldurrik ez da, biluztasun osoz, aurrera doa Dena galdua duenaren, desesperazio hutsez, salto egiteko, beldurrik ez
3.
2. Negua joan da ta Elurrak joan direnean nire mendien artean eguzkia teloian atzekaldean da Ateratzeko beldur da, beldur eszenikoa aspaldi antzeztu ez duen obra honetan Izpi txiki txikiren bat agertuz doa gaurkoan poztasun handi batek besarkatzen nau Mesedez ozen esan negua joan egin dela nire arima hotzak ez du sinizten eta Laztandu nazazu orain, ur urdinen artean orain lainorik ez da, aurpegi biluziak ta larrua jotzean garrasirik ozenena, gordin amaigabea, negua joan da ta. Jaio berrien antzera taupaden beharra dut orain belarriekin ikusteko nire begiek entzuten ez dutena Mesedez ozen esan negua joan egin dela izara guztiak erre ditut eta Soinu bakar bakarra zure bularraldean negua joan da ta borobildu zaizkit ertzak zure ondoan izpi lasaigarri bat negua joan da ta, negua joan da ta
4.
3. Isolatutako uhartean Isolatutako uhartean ezereztutako ikustezinak Desintegratzera ohitu diren ohitura zaharretan hautsa milaka metrotik ikusita ipuinak besterik ez dira putz eginez putz eginez haizeak daramatza izandako guztia zirriborro bat besterik ez da Isolatutako uhartean ezereztutako ikustezinak Desintegratzera ohitu diren sustraien artean hautsa milaka metrotik ikusita lastoa besterik ez dira putz eginez putz eginez haizeak daramatza hazirik gabeko airean ezer jaiotzerik ez da
5.
OSOA 04:18
4. Osoa Direnak eta dudak, ta daudenak eta dudak, inoiz egongo ez direnak, agertutakoak. Bidea pasatu orduko milaka ordu galdu Naizena eta dudak, ez naizena eta dudak ta, erdituko ditudanak ta izango ez direnak. Orriak kontatu orduko gehiago beharko ditut orain Soldata eta dudak, ta teloiak eta dudak ta, inoiz egingo ez direnak, ta egin direnak. Zerbait oihukatu orduko ahotsa galduko dut. Lo gutxi eta dudak ta nerbioak eta dudak ta idatziko ez ditudanak, ta sortutakoak. Argia piztu orduko iluna desagertuko da. Badakizu, zalantzak besterik ez ditut, erdi naizela sentitu dut, berriz osoa izan nahi dut, izan nahi dut. Gizakia eta dudak, emakumea eta dudak ta, lortu ez diren xedeak, bortxatu direnak. Burmuinera heldu orduko burua galduko dut. Ametsak eta dudak eta pozak eta dudak ta, beldurtzen duten egiak, gezur mingarriak. Sutea hasi orduko errautzak besterik ez dira. behar beste negar egingo dut eta sikatzen naizenean, birmoldatu eta osotasuna lortu osoa izan nahi dut
6.
Zure pozoidura jarraibideak Zure koaderno zurian idatziak Alfabetikoki ordenatuak Laborategietan formulatuak Gezur miligramoak batuz lortuak Zure pozoidura jarraibide pertsonalak Saiodietan nahastuz ahier hondarrak Hiztegi berria jaio da Zure pozoidura jarraibideak Zure pozoidura jarraibide pertsonalak Gramatika zuzuenak ez du gezurra egi bihurtzen Lexiko edenduak ez du ez dena aldatzen
7.
HONDORATZEAN 04:35
Hondoratzean Gaur goizean uretan esnatu naiz nola heldu naizen ziur ez naiz Bultzadaren bat edo agian ni bota naiz lasai nago olatuekin dantzan Haren esku hotzak nire lepoan min egiten dute ur azpian Arnas hartzeko gai ez naizenean samurtasunez liberatzen nau Hondoratzean, itotzen nautenak nik salbatu behar al ditut. Haren hatsa nire saman berriz ere urpera narama Ni itotzeaz kantzaturik sentitzen da nik lagundu behar al diot orain? Hondoratzean, itotzen nautenak nik salbatu behar al ditut.
8.
Bularreko itogina Bularrean zabaldu zait itogina uste nuen horrela izan behar zuela Emozio, egonezin ederrenak gainezka egiten dute urjauzi handi batean Ta barneko kontraesan magikoak banatzen ditut tanta txiki txikietan Zai gelditzen naiz, ibai bat isurtzen dudanean uholdea ezin gelditu Bularrean zabaldu zait itogina uste nuen mundu guztiak zuela Ta ura -arima bat egin ditudanean bustitzen ditut kale ta horma guztiak Zai gelditzen naiz, ibai bat isurtzen dudanean uholdea ezin gelditu, gelditu uholdea olatu, olatu ura, arima, ezin nauzue gelditu
9.
ERA 04:02
. Era Zurea zera, Ondorioa, eskuaira Nirea ERA, fruitua, esfera Bihotza jartzen denean pausu guztietan Ithakarako bideak betetzen du xedea. Zurea norma, zurruna, solidoa Nirea sormena, aukera, airea Aingura apurtzen denean, haizeak gidatzean Paradisuak nahi gabe agertzen dira. Ta orain hau da nire aukera Bidea egiteko ERA Ez dut aldatu nahi. Zu arima gabea, zurea zera Ni adorea, energia, nirea ERA Arima zikintzen ez denean, mugimenduetan Helmugara heltzean damutzerik ez da.
10.
KUKUTZA III 06:00
. Kukutza III Lehenengotik hirugarrenera 4. pisutik espaziora metro karratuetatik kilometroetara Ezerezatik osotasunera txikitasunetik handitasunera ametsetatik errealitatera Eskuak altzatuz erabakiak, eskuak batuz eraikia, eskuak nahastuz zabaldua. Kukutza, bihotz bat gure aurrean, hutsa betetzen duena taupadaka esnatuz geldirik gaudenak. taupadaka esnatuz lotan gaudenak Taupada bakoitzaz koloreztatuz zuri beltza taupada bakoitzaz irribarre bat Ideiak bultzatuz erabakiak, ideiak batuz eraikia, ideiak nahastuz zabaldua. Kukutza, bihotz bat gure aurrean, indarrez betetzen gaituena taupadaka esnatuz etsita gaudenak taupadaka esnatuz minduta gaudenak Taupadaka esnatuz geldirik gaudenak taupadaka esnatuz lotan gaudenak taupadaka esnatuz etsita gaudenak taupadaka esnatuz minduta gaudenak
11.
6. Ni han ez banaiz Guda galdu bada galdu badut burua nola iritziko naiz izandakora, existitu ez bada, nire buruan, aurkitzen ez bada Nia galdu bada galdu badu denborak ez naiz kontrolatzeko gai erloju orratzen ziztada zorrotzak, zorrotzak orratzak, orratzak laban Ni han ez banaiz, lekukorik ez da Nire atzetik ezer ta minutuak ihes non gelditu ote nintzen urteak aurrera, geldi oroitzapenak, oroitzapen galdu, galduak urteak Ni han ez banaiz guda galdu bada nia galdu bada jakiteko ez naiz gai ni han ez banaiz
12.
. Gorputz pentsamendu huts Kobrezko arteriak hezur hustuak metalezko zilindroa hodi desenkarnatua Nor nintzen?, zer naizen? hodiak bezela… gorputz pentsamendu huts Hodiak hodi, gorputzak gorputz hala izan behar du Gorputz pentsamendu huts

credits

released October 10, 2010

Zea mays:
Asier Basabe- drums.
Ruben Gonzalez- bass.
Piti, Iñaki Imaz- guitar.
Aiora Renteria- vocal.


Raúl Lomas (Drdeseo)- Keyboards “Negua joan da ta”.
Aritz Aranburu (Split77) Iskandar Rementeria (Split77)-
Keyboards and programming “Ihes, Hondoratzean, Gorputz pentsamendu huts”
Naroa (Amaiur), Gorka (berri txarrak), Eñaut (ken zazpi), Josu (FDLN), Unai (FDLN), Urko (FDLN) vocals- KukutzaIII

Recorded and mixed by Jose Lastra.
Recorded and mixed at Lamiña producciones, Mungia (June, July 2010)
Produced by Jose Lastra, Zea Mays.
Mastered by Tony Cousins at METROPOLIS GROUP (London, U.K)
Design by David Gonzalez.

All songs by Zea Mays.

license

all rights reserved

tags

about

Zea Mays Bilbao, Spain

ZEA MAYS were formed in Bilbao in 1997. Up until now they have released ten albums.The last one, produced by Carles Campi Campón (Vetusta Morla, Jorge Drexler) is called "Atera".

contact / help

Contact Zea Mays

Streaming and
Download help

Report this album or account

If you like Zea Mays, you may also like: