DA

by Zea Mays

supported by
Irena Halder
Irena Halder thumbnail
Irena Halder I love this record for the beautiful singing & melodies, the well judged instrumentation and for the moments of high drama. Favorite track: VORTEX.
beñat azurmendi agirre
beñat azurmendi agirre thumbnail
beñat azurmendi agirre Lehen pausua barruan ditudan koba ilunak argitzea, bigarrena besoak astindu aireratuko gara... bakarra da bizi behar duguna...OHIKUTATU...
Zea Maysen diska bakoitzak lehen entzunaldiko kanta izaten du... hona hemen nirea...
Segi horrela gure belarri eta bihotzak gozatu eta alaitzen...
Ia laixter ikusten garen.. Bilboko Kafe Antzoki, Tolosako Bonbero, Donostiko Doka edo Azpeitiko San Agustinen... zain geratzen naiz...
AUPA ZUEK!!! Favorite track: OIHU.
z8rtzi
z8rtzi thumbnail
z8rtzi Diska oso ona!! Zaila abesti gustokoena aukeratzea....
Jarraitu horrela! Favorite track: VORTEX.
/
  • Streaming + Download

    Includes unlimited streaming via the free Bandcamp app, plus high-quality download in MP3, FLAC and more.
    Purchasable with gift card

      €6 EUR  or more

     

1.
GAUR 03:41
1.GAUR Berriz ere erratuko naiz, gaur, gaur, gaur Urteak 10 dituenean 11 aldiz erori egin naiz 300ekin hezur guztiak hautsita Suposatzen da ikasiaz Berriro jausten ez zarela baina niretzat teoria Faltsua da Denbora galtzen trebea naiz Zerrenda luzeen erregina Idatzitakoa galtzeko ere aparta baina egia esan maite ditut nire akatsak, nire huts guztiak ta ez naiz ezkutatuko besteen aurrean suposatzen da ikasiaz berriro jausten ez zarela baina beste behin egin dut gaur, gaur, gaur, gaur ta hurrengoan altxatuko naiz ta berdin zait dena!!! Berriz ere erratuko naiz, gaur, gaur , gaur Bikaina naiz arte horretan! Berriz ere erratuko naiz, gaur, gaur, gaur
2.
2. BI BIHOTZ, BI ERO Plaken itsasoan, Kontrako bidean Bi bihotz, bi bihotz Eki laberintoan, Talka egin dute Bi erok, bi erok Energia hesi batekin topa ta Jo dute bortitz buruen kontra Ta imana bezela, lotu egin dira Bi bihotz, bi bihotz Igurtziz gertatu da, imantatu dira Bi bihotz, bi bihotz Eskola heriotza da, oihukatu dute Bi erok, bi erok Maitasuna eta sexuaren Deseraikuntza asmatu dute Arritmian bikote, by-pass-en miresle Bi bihotz Aurkitu dira bi bihotz, su hartu dute bi erok Aurkitu dira bi bihotz, su hartu dute bi erok Ta gaur da atzo kezkatzen zintuen geroa Eta bi bihotzak batera heldu gara
3.
OIHU 04:45
3. OIHU Bide erdian nekatu naiz Aurpegia zimurtzeaz Ta geldirik lur bustiari begira Haserrearekin hasi naiz borrokan Lehen pausua, Barruan ditudan koba ilunak argitzea Bigarrena, Besoak astindu, aireratuko gara. Ta berdin zait, egia esan Ongi txikitua hobeto sartzen da Ta salto egin, putzuetan Neurria hartu bi hankekin batera Ta aurre egin, hello esan Bakarra da bizi behar duguna Ta oihukatu, nire izena Zure izena…oihu, oihu, oihu, oihukatu Bide erdian berriz hasi naiz Amorruak itoa Nire bihotza euria bada, euria Piskanaka aterako diot ura.
4.
HURBIL 04:35
4. HURBIL Ez dut malkorik nahi nire ni suizida Ateratzen denean Egindako mila ezkutatzen dira Haginen artean Beste hainbeste ere nire sabelean Egin dute gordelekua Ta erortzen denean ur gazi tanta bat Zu zaitut aurrean Zu zaitut hurbil… Benetan galdu naiz, aztarnak joan dira Ezabatuz bidea baina lasai nago eskua altxatzean zu zaitut aurrean zu zaitut hurbil… Berriro hemen dira noizbait joan zirenak Ta ez ditut nirekin nahi Kantzaturik nago piztia asetzeaz Akatzeko prest naiz Egunero noa galtzen piezatxo bat Nire bizi puzzlean Ta jausten denean ur gazi tanta bat Zu zaitut aurrean
5.
DA 06:42
5. DA Zuk esango al didazu nik zer esan nahi dudan Zuk esango al didazu zer nahi dudan, nor maite dudan Zer da behar dudana, zein diren nire ametsak, beldurrak, ikarak, pozak ta gezurrak, ta agian Zuk jakingo al duzu niretzat zer den ona, Erabakiko al duzu nola jantzi ta zer edan Belarriak zabaldu ongi uler dezazun zuk Bukatu da, agortu zaizu denbora Ta askatu egin naiz, ozen nahi dut esan, bizirik atera naiz! Ta ez zaitut behar, nik ez zaitut behar! Eskatu ez dudana eskeintzen didazu baina Behar ez dudan zerbait da, arnasa kendu didana Belarriak zabaldu ongi uler dezazun zuk Bukatu da, agortu zaizu denbora Ta askatu egin naiz, ozen nahi dut esan, bizirik atera naiz! Ta ez zaitut behar, nik ez zaitut behar!, ozen nahi dut esan, bizirik atera naiz! Ta askatu egin naiz, ozen nahi dut esan, bizirik atera naiz! Ta ez zaitut behar, ozen nahi dut esan, nik ez zaitut behar! Ta estualdiak lausotu egin dira goizeko lanbroa bezela Prosarako bidean galdu ziren poesiak. Aurkitu dute hildoa Ta arnas sakon batek, zabaldu ditu ate,lehio eta kutxak Ta berriro ere, ur gazitan epel
6.
IRRIA 04:07
6. IRRIA Eserita egoten diren Buda gorrien irrien Lasaitasuna bilatzen Saiatzen naiz belar ebaki berriak ematen duen freskura birikietan tatuatzen saiatzen naiz Arren eskatzen dizut, lagundu nazazu Grabitate ezan dantzatzen ari naiz Arren eskatzen dizut, lagundu nazazu Itsasoan hegan egiten ari naiz Ta beharrak asetuta Buda gorrien irria Dena bilakatu da Nik neuk aldatu dut burua Sartu dena atera da Zatoz nirekin batera, Aurkitu dut behar dudan lasaitasuna Zeru urdinean murgiltzen ari naiz Eguzki berotan bustitzen ari naiz Euritan azala zikatzen ari naiz
7.
ILUNETAN 04:32
7. ILUNETAN Euriak itoa, etxean ezkutu-gordeka, uholdea oroipenetan Itsasoa ahaztu du egunotan Aterki azpian sortu egin den mikromundua Beltzez tintatu egin da Beltzez orduan doaz hitzak, ta beltzez sentimenduak doaz Ta beltzez ilundu egin zaizkio pausu handiak Argiaren bila doa, ilunak beldurtzen du ta baina agian ilunetan, hobeto ikusten da hezetasun amaigabea, ta haren hezurrek belakiak bezela xurgatu dituzte ur litroak Ur beltzez beterik hitzak, ta ur beltzez beterik sentimenduak Ta ur beltzez bete zaizkio ere birikiak Argiaren bila doa, ilunak beldurtzen du ta baina agian ilunetan, hobeto ikusten da begi biak itxita, arnas sakon hartuta galdutako erantzunak, berriz aurkitzen dira hobeto ikusten da, ilunetan
8.
8. EGITEN DUDAN SOINUAK Ez al zaitu gortzen lurra jotzen dudanean Egiten dudan soinuak Ez al zaitu itotzen sua hartzen dudanean Botatzen dudan keak Ez al zaitu zikintzen nik zainak zabaltzean Isurtzen dudan odolak Ez al zaitu mintzen nire burua lehertzean Sakabanatzen den balak Begiratu zeinek negar, zeinek ospatzen duen Ez al dizu sama laztu urkatu naizenean Erretzen duen sokak Ez al zaitu gortzen lurra jotzen dudanean Egiten dudan soinuak Begiratu zeinek negar, zeinek ospatzen duen
9.
VORTEX 05:12
9. VORTEX Mina hirugarrenean, erdi erdian esfera bularrean, erdi erdian ta birikietan, su txiki ezrberdinak, zulo txikiak milaka orratzen zistadak eta ahoan dardara infinituak malko olatuak dantzan eztarrian eta ez ditut itxi, zabaldu dira, nire bularra eta burua, barreka hasi naiz dantzarako prest ditut zapatak eta ahaztu dut, pasa da dena, ordu laurden bat, gorrotoa joan da berriz ere mindua izateko prest naiz eta dena hautsa bihurtuko da, haizeak leunki irentsiko duena eta berriz ere horrela sentituko naiz hauts desertu baten tanta galdua Eta pentsamenduek sumendia sortzen dutenean ezabatzen ditut ertzen arteko mugak eta pentsamenduek sumendia sortzen dutenean ezabatzen ditut ulermenen arteko mugak
10.
KOLPEKA 04:57
10. KOLPEKA Uste nuen belarriak estalita Entzungo ez nituela Kale erdiko ahots ozenak baina buruan leherketa txikiak dira kaskezurraren kontra kolpeka, kolpeka Uste nuen gogorrago estalita Berriz ere entzungo ez nituela, entzun, Ta indarrez, bi eskuekin estututa Jarraitzen dute mailu bat bezela kolpeka, kolpeka Eskuak kentzean konturatu egin naiz bukatu direla eta berriz jartzen ditudanean desagertu dira eztanda guztiak eta orain zuzen begiratu, aurrez aurre jarri ta ihes doaz zaratak eta orain pausu bat aurrerago noa, aurrez aurre jarri eta ihes doaz zaratak ihes doaz, eskuak kentzean, bukatu dira zaratak, bukatu dira,zaratak, bukatu dira, zaratak
11.
11. MAGAL DANTZARIA Dantzaritzat dauka, bai bere burua Memoriak huts egiten ez badio behintzat Ispiluaren aurrean, milaka ordu luze Milaka ubeldura Ez zuen besterik nahi, dantza egitea Goizean goizetik, gau erdialdera Nork kenduko dio duen gogoa Hanka bakarra du ta!!! Hanka bakarreko magal dantzaria Hanka bakarreko dantzari erotikoa bide bazterreko klubetan ezaguna Hanka bakarreko dantzaria Ez zuen besterik nahi, Zirikatzea Goizean goizetik, gau …stop Nork kenduko dio, Berak duen nahia Nahiz hanka bakarra izan Ezker hanka bako Magal dantzariak Lurra jo du eta,Deprimitu egin da Nork lagunduko dio, Prozac ametsetan Hanka bakarra du ta!!!
12.
PREST 05:15
12. PREST Nork behar du izenik gizakien artean Zenbakien mugimendu zoro honetan Bost sentimenduak, hamaika zorroak Bat eman, bi hartu, ez hurbildu nigana Azala ta negarra gogorturik eta Horratzik ere ez da sartzen gure larruan Korrika egiteak, apurtu dizkigu belaunak Apurtu digu arima Ni prest nago haragi bizian dut burua Moztuko ditut zure hariak Ta eserita gaude, gerizpe hotzean Denak leku berean infinituari begira Ta ondoan dugunak, ispilua bezela, Gure beldur berberak isladatzen dituenak Ta orain loturak apurtu egin dira Dagoena eta denaren artean Bizitza intransitiboak, eraiki ditugunak Haien esanetara
13.
BI HILDAKO 04:20
13. BI HILDAKO Soinu bat ta dena aldatzen da Begiak, eskuak Hitz bakarrak zabaldu du atea Sartu gara, galdu gara Berdin da dena desagertzen bada Zure arnasa nirea bada Uste dut orain beharrezkoa dela Guda piztu dut izaren azpian Bi zauritu izaren azpian, bi zauritu Guda garaian besterik ez da, bi zauritu izaren azpian Doinu bat ta dena aldatzen da Ahoa, aldakak, lepoa Hasperen bakarrak zabaldu du atea Nahastu gara, erotu gara Ta berdin da dena hondatzen bada Guda piztu dut zure izaren azpian Segunduak; urteak, laztanak; zauriak, irainak Zubia; sorbalda, zurea; nirea Guda garaian besterik ez da, bi zauritu izaren azpian Soinu bat, soinu bat ta dena aldatzen da Hasperenak, hasperenak zabaldu du atea Begiak, eskuak, segunduak;urteak, laztanak; zauriak, irainak Guda garaian besterik ez da, bi hildako izaren azpian Guda garaian besterik ez da, bi hildako izaren azpian

credits

released November 7, 2013

Zea mays DA:
Asier Basabe- drums, percussion, whistles, backing vocals, claps.
Ruben Gonzalez- bass, doublebass, programming, synthesizer, tubo, sanza, chining clock.
Piti, Iñaki Imaz- electric guitar, acoustic guitar, iphone, synthesizer, whistle, claps.
Aiora Renteria- vocals, backing vocals, whistle,cello, claps.

Produced by DAVE M. ALLEN
Mixed by DAVE M. ALLEN at CLUB RALPH, LONDON, UK
Sound engineer- JOSE LASTRA
Recorded at TIO PETE, URDULIZ, BASQUE COUNTRY
Mastered by ANDY “HIPPY” BALDWIN at METROPOLIS GROUP, LONDON, UK
Design by DAVID GONZALEZ
All songs by Zea Mays.
Asier plays Ludwig drums.

Ekaitz Hernandez (Split77)- bass- Oihu, Gaur, Egiten dudan soinuak.
Dave M. Allen- Piano- Egiten dudan soinuak; Synthesizer- Irria; Whistle- Ilunetan.
Jose Lastra- programming anf synthesizer- Bi bihotz bi ero, Da, Vortex; Whistle- Ilunetan
Aritz Aranburu- programming anf synthesizer- Bi bihotz bi ero, Da, Vortex.
Lui Allen- Whistle- Ilunetan.

license

all rights reserved

tags

about

Zea Mays Bilbao, Spain

ZEA MAYS were formed in Bilbao in 1997. Up until now they have released ten albums.The last one, produced by Carles Campi Campón (Vetusta Morla, Jorge Drexler) is called "Atera".

shows

contact / help

Contact Zea Mays

Streaming and
Download help

Report this album or account

If you like Zea Mays, you may also like: