ELEKTRIZITATEA

by Zea Mays

/
  • Streaming + Download

    Includes unlimited streaming via the free Bandcamp app, plus high-quality download in MP3, FLAC and more.
    Purchasable with gift card

      €4 EUR  or more

     

1.
03:19
2.
05:06
3.
01:16
4.
03:16
5.
03:13
6.
7.
03:13
8.
04:04
9.
10.
04:03
11.
05:40
12.
05:01
13.
04:44
14.
22:07

credits

released April 4, 2000

Zea mays:
Asier Basabe- drums.
Ruben Gonzalez- bass.
Piti, Iñaki Imaz- guitar.
Aiora Renteria- vocal.

Rosa Mª Benito, cello, “Box”
Xampe (PiLT), programming, “Naiz”
Aitor Abio (PiLT), backing vocals, programming, “Bi”,“Naiz”.

Recorded and mixed by Jose Lastra.
Recorded and mixed at Tio Pete (Urduliz) (March 2000)
Produced by Jose Lastra, Zea Mays.
Design by ACE
Photos Natalia Ocaña, Amaia.

All songs by Zea Mays

license

all rights reserved

tags

about

Zea Mays Bilbao, Spain

ZEA MAYS were formed in Bilbao in 1997. Up until now they have released ten albums.The last one, produced by Carles Campi Campón (Vetusta Morla, Jorge Drexler) is called "Atera".

contact / help

Contact Zea Mays

Streaming and
Download help

Track Name: BIDEA
BIDEA
BERE SENTIMENDUEN BIDEA
IZOTZETAN ERAIKIA BADA
GAIZKI HARTUTAKO BIDEA
ALDATU BEHARRA DAUKA
SAIATUKO DA
BERE BIHOTZEAN
KARRATU BATEN SARTURIKO
SENTIMENDU LOGARITMIKOEK
AGINTZERIK EZ DU NAHI
BIDEA, BIDE LUZEA EGINA BADA
GAIZKI HARTUTAKO BIDEA
ALDATZERIK BADA
BIDEA, BIDE LUZEA EGINA BADA
GAIZKI ERAIKITAKO BIDEA
BERE SENTIMENDUEN BIDEA
GAIZKI HARTUA IZAN BADA
ALDATU BEHARRA DAUKA
SAIATUKO DA
ZIENTZIA ERRESPETATZEN EZ
DUTEN MENDIAK, HODEIAK,
ITSASOAK BEZELA MAITATZEN
SAIATUKO DA
BIDEA, BIDE LUZEA EGINA BADA
GAIZKI HARTUTAKO BIDEA
ALDATZERIK BADA
BIDEA, BIDE LUZEA EGINA BADA
GAIZKI ERAIKITAKO BIDEA
Track Name: KARTZELA
KARTZELA
AHAZTUKO AL NAIZ KANPOKO GUZTIAZ?
AHAZTUKO AL NAIZ AURPEGIETAZ?
AHAZTUKO AL NAIZ EGUZKIAZ?
AHAZTUKO AL NAIZ HIRIAREN ZARATAZ?
AHAZTUKO AL NAIZ HAIZEAZ?
ZULO TXIKI BATETIK SARTZEN
ZAIDAN KANPOKO KONTAKTUA
AIREA ERREZIKLATZEN
EZ DEN ZULO HONTAN
AHAZTUKO AL NAIZ KOLOREETAZ?
AHAZTUKO AL NAIZ LURRAREN USAINAZ?
AHAZTUKO AL NAIZ EURIAZ?
ZULO TXIKI BATETIK SARTZEN
ZAIDAN KANPOKO KONTAKTUA
AIREA ERREZIKLATZEN
EZ DEN ZULO HONTAN
EGUNAK JOAN ETA HAMAR URTE HAUETAN
KARRATU HAU BURUZ IKASIA DAUKAT
SAIATUKO NAIZ HEGAZTI BEGIEZ BEGIRATZEN
KANPOKO KOLOREAK LAZTANTZEKO, SENTITZEKO
DENBORA ARINAGO IGARO EZEAN
HIL EGINGO AL DIRA NIRE SUSTRAIAK?
ZULO TXIKI BATETIK SARTZEN
ZAIDAN KANPOKO KONTAKTUA AIREA ERREZIKLATZEN EZ DEN
ZULO HONTAN, KUBO HONTAN,
KARTZELA HONTAN
Track Name: ZULOAN I
ZULOAN
ZULOA SAMIN ETA GATZEZKO LIKIDO BELTZEZ EGINA DAGO,
IGERIAN,NIRE NAHIGABEEKIN JOLASEAN, KRESALA ZAURIETAN,
EMATEN DITUT ORDUAK, EGUNAK,GAUAK, SEGUNDUAK
EZ NOA INORA ERE EZ, EZ NOA, HILOBIAN GELDITUKO NAIZ
ETA ZENBATUKO DITUT BERRIZ ERE NIRE MINAK,
MINTASUNAK, BIHOZMIN ETA OINAZEAK,
ORDENA SEKRETU BATEN ANTOLATUZ ETA BIRGOGORATUZ
EGUNAK EMATEN BADIT
NIRE HILOBIAN GOZATZEKO DENBORA
DENBORAK EMATEN BADIT
NIRE BURUA ZIGORTZEKO EGUN BAT,
ZABORRETAN IGERIAN, ONDO NAGO ORAIN,
IRTETZERIK EZ DUT NAHI
ZULOAN GELDITUKO NAIZ
ZULOAN, BETIRAKO ILUNTASUNEAN
NIRE ZABORRAREN ILUNTASUNEAN DANTZAN
NIRE ZABORRAREN ZIKINTASUNEAN JOLASEAN
GELDITUKO NAIZ,
NIRE, NIRE...
ZULOAN GELDITUKO NAIZ
ZULOAN, BETIRAKO ILUNTASUNEAN
NIRE ZABORRAREN ILUNTASUNEAN DANTZAN
NIRE ZABORRAREN ZIKINTASUNEAN JOLASEAN
ZULOAN
GELDITUKO NAIZ
NAHIGABEAK
GOZATU NAHIAN
Track Name: BILA
BILA
LAINO AZPIAN DAGOEN USAINAREN JABEAREN BILA
EGUZKI IZPIAK LAZTANTZEN DITUEN ARGIAREN JABEAREN BILA
HAIZEAK HEZETZEN DITUEN EURIAREN JABEAREN BILA
ITSASOAK MUGITZEN DITUEN ILARGIAREN JABEAREN BILA
GORROTOAK ARGITZEN DITUEN IZPIAREN JABEAREN BILA
ZURE IRRIBARRA KONTROLATZEN DUENAREN BILA...
BILA NABIL...
GORROTATZEN ZINTUDALA AMETS EGIN NUEN BART
ZURE LAZTANEN JABE NI EZ NINTZELA IKUSTEAN
ILUNTASUNEAN GALTZEN NAIZ, ILUNTASUNEAN GALTZEN
ZURE GORPUTZA KONTROLATZEN DUENAREN BILA...
Track Name: EZ NAU BELDURTZEN
EZ NAU BELDURTZEN
ISILTASUNAK EZ NAU BELDURTZEN
AMETSIK EZ IZATEAK EZ NAU BELDURTZEN
INDARRIK EZ IZATEAK EZ NAU BELDURTZEN
EGUZKIA ATERATZEN DEN BITARTEAN
ARRATSALDEAREN ONDOREN GAUA DATORREN ARTEAN
HITZIK EZ IZATEAK EZ NAU BELDURTZEN
ARIMARIK EZ IZATEAK EZ NAU BELDURTZEN
NEGAR EGITEAK EZ NAU BELDURTZEN
HAIZEAK DENA ERAMATEAK EZ NAU BELDURTZEN
MAITASUNIK EZ IZATEAK EZ NAU BELDURTZEN
BAKARDADEAK EZ NAU BELDURTZEN
HITZAK HAIZEAK ERAMATEN DITU
HITZAK ERAMATEN DITU, AMETSAK ERAMATEN DITU,
INDARRAK ERAMATEN DITU, EGUNAK ERAMATEN DITU.
EZ NAU BELDURTZEN
Track Name: BI
BI
EZ, EZ NAIZ ISILDUKO
EZ, EZ NAIZ ALDATUKO
EZ, EZ DUT GALDUKO
EZ NOA NATURAK EMATEN DIZKIGUN
BI AURPEGIEKIN JOLASTERA
NAHI DUGUNEAN ZURIZ, NAHI DUGUNEAN...
EZ, EZ NAIZ ISILDUKO
EZ, EZ NAIZ ALDATUKO
EZ, EZ DUT GALDUKO
EZ NOA NATURAK EMATEN DIZKIGUN
BI AURPEGIEKIN JOLASTERA
NAHI DUGUNEAN ZURIZ, NAHI DUGUNEAN BELTZEZ
AURPEGI BAKARRA ERAKUSTEN SAIATUKO
NAIZ IZPILU GUZTIEN AURREAN
DENEAN ZURIZ, DENEAN BELTZEZ.
BI AURPEGIEKIN JOLASEAN...
Track Name: BOX
BOX
NIRE BOX GORRIAN SARTZEN SAIATZEN NAIZ
BIZITZEKO BEHARREZKOAK DITUDAN GAUZA GUZTIAK
NIRE BOX GORRIAN ZURE GORPUTZA, ZURE IRRIBARRA, KUTSADURA
NIRE ALBOAN ESERTZEN DEN AGURE EZEZAGUNA
SEMAFORO GORRI ETA BERDEAK
USAIN GARRATZ, GOZO, GAZI, GEZAK
MOMENTU GARRATZ, GOZO, GAZI, GEZAK
ODOLEZTATUTAKO ESKUAK GARBITZERA
EGUZKITARA, PETROLEOZKO NEGARRAK
ZIKINTZEN EZ GAITUEN ARGIRA
ILARGIAK HIRIAREN IBAI ERTZEAN EMATEN DUEN ITZALA
LURRAREN USAINA, KALEKO PORTALAK
BEGIRADA GOZO ETA NAZKAGARRIAK, SEMAFORO GORRI ETA BERDEAK
USAIN GARRATZ, GOZO, GAZI, GEZAK
MOMENTU GARRATZ, GOZO, GAZI, GEZAK
ODOLEZTATUTAKO ESKUAK GARBITZERA
EGUZKITARA, PETROLEOZKO NEGARRAK
ZIKINTZEN EZ GAITUEN ARGIRA
EGUZKITARA, NIRE BOX GORRIAN
SEMAFORO GORRI ETA BERDEAK, SEMAFORO GORRI ETA BERDEAK
NIRE ALBOAN ESERTZEN DEN AGUREA, EZEZAGUNA
USAIN GARRATZ, GOZO, GAZI, GEZAK
MOMENTU GARRATZ, GOZO, GAZI, GEZAK
ODOLEZTATUTAKO ESKUAK GARBITZERA
EGUZKITARA
Track Name: ELEKTRIZITATEA
ELEKTRIZITATEA
BELAR ARTEAN, BAKARDADEAN BILUSIK DANTZAN
OINAK BUSTIRIK, LURRAREN ERDIAN BELARRAREKIN JOLASEAN
PENTSAMENDUAK JOAN EGIN ZAIZKIT EGUNAREKIN BATERA
ILUNTASUNAK, HARTU EGIN NAU, NEGAR MALKOAK
GAU ILUN HONEN AZKEN ARNASKETAREN AZKENENGO
SEGUNDUETAN NIK ERE OIHUKATU EGINGO DUT
MUNDUAK AHAZTEN BANAU, LUR HONEK ASKATZEN BANAU
ZERBAIT UTZI BEHARKO DUT BEHINTZAT EURI TANTEN ARTEAN
ILARGIAK ERAKUSTEN DUEN AURPEGIAREN AURREAN
ESKATZEN DIET OIHUKATUZ IZAR GALDUEI
NIRE NEGAR MALKOEK ERNAL DEZATELA LURRA
NIRE ARIMAREKIN, ENERGIA BANAIZ
BADAEZPADA BANOA, HEGAKA EZ BADA EZ NOA
NIRE GORPUTZAK ESKATZEN DIZKIDAN ATE APURTUETARA
BADAEZPADA BANOA, HEGAKA EZ BADA EZ NOA
ZERUAK ESKAINTZEN DIDAN AMILDEGIRA
BADAEZPADA BANOA, HEGAKA EZ BADA EZ NOA
IZPILUAN IKUSTEN DUDAN ELEKTRIZITATE LUR-JAUSIRA
ENERGIAK LUR-JAUSIRA NARAMA, NIE NEU ERE ENERGIA BANAIZ
LURREAN BETIRAKO IDATZIRIK GELDITUKO NAIZ.
ELEKTRIZITATEA BANAIZ, ELEKTRIZITATEAN BANAIZ
LURREAN IDATZIRIK GELDITUKO NAIZ
Track Name: NOLA, NORA?
NOLA, NORA?
HUTSETIK HASI BEHARRA, NOLA NORA?
NIRE BIZITZA EGINA EGON BADA, NOLA NORA?
ZEIN DA BIDEA, NOLA NORA?
AURRERA ALA ATZERA, GALDU NAIZ, NOLA NORA?
DENBORA ESKUETATIK JAUSTEN ZAIT, NOLA NORA?
HARRAPATZERIK EZ DUT NAHI, NOLA NORA?
NORBAITEK ULERTZEN BADU, NOLA NORA?
BESARKATU NAZALA, NOLA NORA?
HUTSETIK HASI BEHARRA, NOLA NORA?
NIRE BIZITZA EGINA EGON BADA. NOLA NORA?
ZER GERTATZEN DA, NORK KONTROLATZEN DU GURE DENBORA
NORBAITEK ULERTZEN BADU, LASAITU NAZALA
LUZATU EGIDAZU ESKUA ERORTZEN ARI NAIZ
EMAN EGIDAZU ESKUA ERORTZEN ARI NAIZ.
Track Name: BEGIRATZEN
BEGIRATZEN
BEGIETARA BEGIRATZEN EZ GARENEAN
DESEZPERANTZAZKO ORDU USTELETAN
BEGIETARA BEGIRATZEN GARENEAN
ITXAROPENEZKO SEGUNDU GARBIETAN
ARGIA ITZALTZEN ZAIGUNEAN
GURE ARTEKO PARETA GARDENAK ANIZTEN DIRENEAN
AIREAK PISATZEN DUEN UNEETAN
HITZ SOILAK MINTZEN GAITUZTENETAN
ARGIA ITZULTZEN ZAIGUNEAN
SOINU BAKOITZAK BAT EGITEN GAITUENEAN
GURE ARTEKO AIREA MIHIZKATZEN DUGUNEAN
BEGIETARA BEGIRATZEN, GARENEAN
ARGIA ITZALTZEN ZAIGUNEAN
KONTAKTU HUTSAK ZIMELTZEN GAITUENEAN
URDINAK GAREN EGUN DIZDIRATSUETAN
BEGIETARA BEGIRATZEN EZ GARENEAN
ARGIA ITZULTZEN ZAIGUNEAN
LAZTAN BAKOITZA BIKOIZTEN DENEAN
GORRIAK GAREN EGUN ILUNETAN
BEGIRATZEN, BEGIETARA BEGIRATZEN GARENEAN (ORDUAN BAI)
EZINEZKOA DENA ULERTZEN DUGU
BEGIETARA BEGIRATZEN GARENEAN
ERRITMO BAKARRAK AGINTZEN DIGU
BEGIETARA
Track Name: ASKE
ASKE
ASKE SENTITZEN BANAIZ
ASKE NIRE KONTZIENTZIAREN
KATEETAZ ASKE...
ASKE SENTITZEN BANAIZ
ASKE NIRE PENTSAMENDUETAZ
ASKE SENTITZEN BANAIZ
ASKE NIRE KONTZIENTZIAREN KATEETAZ.
BURUAN SARTU DIZKIDATEN GEZURRETAZ
NAZKA EGINDA NAGOENEAN
Track Name: NAIZ
NAIZ
ISPILUAREN AURREAN MURGILTZEN BANAIZ
ISPILUAREN AURREAN ITOTZEN BANAIZ
ISPILUAREN AURREAN, UR GAZIZKO AMETSETAN
ERREPIDE ZURIETAN, MURGILTZEN NAIZ

If you like Zea Mays, you may also like: