We’ve updated our Terms of Use to reflect our new entity name and address. You can review the changes here.
We’ve updated our Terms of Use. You can review the changes here.

MORPHINA

by Zea Mays

/
  • Streaming + Download

    Includes unlimited streaming via the free Bandcamp app, plus high-quality download in MP3, FLAC and more.
    Purchasable with gift card

      €4 EUR  or more

     

1.
Abiadura handian Abiadura handian nire auto zabalean bide luzeetan zehar arma poltsikoan ez dut denbora galdu nahi. Nire eskuetan nahi dudan bizia Whisky botila aldean morphina oihuka zainetan balak airean hegaka sirenak atzekaldean puta hark azken ordua eman zidan.
2.
Hondarretik odarroara (hitzak: Agustin Zubikarai) Hondarra, esku huts, larrugorrian, inori kontu emon beharrik ez daukan jaube baten gisa. Eta hondarra, eguraldien kimuz, harri bihurtu zan, sekula be bere izenik galdu barik: hondar- harri. Maite mintsu ei da hondarra, garratz bezain lizun, lizun adina gordin, gordin bestean arin. Hortatik dan-danen gainetik, hondarrak ba ei daki zer kanta, hondar-arrua edo hondar ahoa, ondarroa.
3.
CIRCUS 04:43
Circus Ilun dago orain, ez dago haizerik espazioan galduta nabil ni ta major tom laguntzera etorri ez dut inon hura aurkitzerik lurra zein den galdetu egiten dut erantzunik ez dut entzuterik konekzioa galdu egin da. Ezerezan galduz txiki sentitzen naiz izar artean hegaz ibiltzean nire heriotzak famatu egiteak ez nau pozten, txarto sentitzen naiz zentzua galduz agur esaten dut ezer ikusten ez den momentu hontan galdu egin naiz. Ezpazioan galduta nago
4.
MORPHINA 05:21
Morphina Ez dut hitzik, ez dut ikusi nahi ta horrek ez du dena gelditzen aspaldi ikusitakoak errepikatzen zaizkit buruan min hori gordetzen saiatzen naiz pentsatuz sentituko ez dudala indarrez begiak izten ditut irudiak ditut barruan sartuak. Bildu ditut bizkar hezurrean sorbaldako gihar guztietan bortxatutako zuritasunak esaldi luzeak ta hitz hutsak minduta dut gorputza, ta arima apurtua, gaur ez dut korrikarrik egin nahi, har dezagun arnasa. Morphina arren, nire arimarentzat berandu bada ere, nire arimarentzat. Suizidatu zaizkit gogoak blokeatu zaizkit irribarrak kateaturik ditut negar malkoak bekainetara lotuak besarkatu nazazu, ez dut minik sentitu nahi, gizakiak galdu du gizatasuna.
5.
I just turn off the lights (Hitzak: Aitziber Renteria) I never told you this before but now the lights are on I want to let you see what I see cause it´s more than you´ll ever know I turn on the light to see the world but never time enough to go and all the worlds I turn to see I don´t see how they relate to me Here in my mind I just wanted to see how it could have been I just wanted to say so I just wanted to be and I just want to see and I know I believe that I just want to see I just turn off the lights I just know this isn´t right I never thought I´d tell you this once more but now the lights are on and never try, never feel and never go there. I know I run to see the world but I still here on my own and all the words I want to say don´t seem to find the way to my mouth
6.
Gizakiak gizakia hil du Badaezpada erre ez daitezen moztuko ditugu lapurtuko dutenak giltzaperatuko ditugu badaezpada, etorri ez daitezen botako ditugu minbiziak janda hil ez daitezen bakartuko ditugu. Badaezpada, hil ez daitezen guk geuk hilko ditugu bortxatuak ez izateko mutilatuko ditugu badaezpada ito ez daitezen hondoratuko ditugu gure artean hitzegiteko hormak eraikiko ditugu. Aldez aurretik badaezpada erasoz beldurrak gizakia hil du aldez aurretik badaezpada erasoz gizakiak gizakia hil du. Badaezpada erre ez daitezen moztuko ditugu gosez hil ez daitezen abandonatuko ditugu badaezpada, hil ez daitezen guk geuk hilko ditugu egiarekin ez sufritzeko gezurra esango dugu. Aldez aurretik badaezpada erasoz beldurrak gizakia hil du aldez aurretik badaezpada erasoz gizakiak gizakia hil du.
7.
GARDEN 05:49
Garden Izenik, jauberik ez duten lurrez inguratua koloreak dena definitzen ez duen lekua fedeek ez dute tenplurik, ez indarrik ez da zerurik, ez infernurik orain lore ikustezin ta usain gabekoak, ta amets egiten dut ezerezarekin… Ez da armarik, ez laztanik, ez balarik, ez mususrik dimentsio galdua, bolumenik ez duena ikusi, sentitu ta desegin ezin den materiaz sortua ez barrerik, ez negarrik, estatu perfektua jainkoa dena ta ezer ez, ni eta nia ta amezten dut zoriontasun osoarekin… Ez da lekurik, gardentasuna besterik ez da hitzak gardenak, gardenak taupadak gardenak zauriak.
8.
Astero ostera hastera (Hitzak: Maialen Lujanbio) Gaua hautsi du ostiko batek ta loak: ixo… ta gizonak sai. Zuhaitza errotik atera naute, beldurrez zintzo, ni-baitan deslai. Goizeko lautan kale ertz baten nahi ez denean katu beltz bat den gauak bi begi: bi auto argi, hatzaz niri so, antza nire zai… Astero ostera hastera Gaua hautsi du erloju batek madrilez mintzo, -orok lo darrai-. hiru eguneko arropak poltsan, amorruz zintzo, herrira, deslai. Goizeko lautan kale ertz baten nahi ez denean katu beltz bat den gauak bi begi: bi auto argi, berriz niri so, berriz nire zai. Astero ostera hastera Gaua hausten dute erlojuek gau gehiegitxo erne, amets-zai. Lehen eramanak orain joateko -loguraz zintzo bidean deslai-, saiak amets bat nola jan zigun astero gogorarazten digun gauak, bi begi: bi auto argi, beti guri so, beti gure zai. Astero ostera hastera Gaua hautsi zuen ostiko batek ta dardarizo hark bertan darrai. Luzaz errepikatzen den gau bat: beti amets-gaixo bera egin-gai. Luzaz mundura gauez irteten, arnasa auto argi bik eten… nire bi begi, ilunez eri, egunari so argiaren zai. Astero hostera hastera,
9.
BOST-HAMAR 03:46
Bost -hamar Distantzia, begiradak, hitzak hiri handiak, soinuak, hurbiltasuna egunsenti, logurea, gauak eskuak, segunduak, disonantziak. Ideiak, itzalak, amets galduak musuak, orbanak, gudak ezintasuna, metroak, gardena argia, ahalmena, amets berriak. Bost-hamar, kutxak, urteak bost-hamar, ondo sentitzen naiz. Argazkiak, barreak, beroa soinu berriak, beldurra, kilometroak galderak, erantzunak, sua indarrak, besarkadak, berriz beroa. Bost-hamar, kutxak, urteak bost-hamar, ondo sentitzen naiz.
10.
ZURE ZAIN 04:28
Zure zain Likidozko habian eratzen, erraietatik lapurtutakoa birziklatzen, ez duzu beldurrik sentitzen, eskua, azala ta laztantzen zaitut segunduero handituz, zu ta ni aldatuz, dena hain argi, hain ilun Beldurrez ta irrikaz itxoiten udazkena hain hurbil, hain urrun, hain hurbil, hain urrun ez duzu negurik sentitzen. begiak itxi eta ikusten zaitut ta minik gozoenak okatuko zaitu ta minduta besarkatuko zaitut. Oinak biluzik airean sortuz ta eratuz igerian ta gu kanpoan zure esperoan
11.
ZAURIAK 04:17
Zauriak Gaur ez dut lorik egin nahi kolpeak garbituko ditut gauean gaur ez dut gezurrik esan nahi katuak bezela mihizkatuko ditut hitzak ez da soinu ilunik, ez da hitz zikinik arima zuri beltzean ez da beldurrik, ez da beldurrik zauriak… Zauriak, zauriak ireki ta utziko ditut odoletan Gaur ez dut negurik bizi nahi hotza itoko dut isilean gorputza aske daukat apurtu zaizkit sahietsak oraingoan ez da hezurrik, ez da gezurrik likidoa oinen azpian ez da beldurrik, ez da beldurrik zauriak… Zauriak, zauriak ireki ta utziko ditut odoletan gaur ez dut lorik egin nahi kolpeak garbituko ditut gauean zauriak, zauriak ireki ta utziko ditut odoletan gaur ez dut heriotza ikusi nahi besarkatu nahi dut bizia gaur ez dut hil egin nahi zurgatu nahi dut bizia
12.
TAKE ME HOME 05:36
Take me home (Hitzak: Aitziber Renteria) Last night was coloured red I don´t know if you saw it I was walking alone, nothing special and then I felt the night started getting red no cold, no fear, just only red Then you came along wearing your worries they didn´t touch you anyway you had the biggest smile as you always do the one that makes me see Last night I walked away this all happened when the colours changed to red and it felt right because I didn´t have to plan, didn´t have to plan my moves anymore and it was all red and red, and no cold, and no fear, just trying to believe it won´t disappear and then you came along and I just sang in your ear Take me home when the lights go down I swear I don´t feel any other way I know you just wanted it so lights go down, take me home lights go down, take me home and I ask you once more Take me home when the lights go down

credits

released October 10, 2007

Zea mays:
Asier Basabe- drums.
Ruben Gonzalez- bass.
Piti, Iñaki Imaz- guitar.
Aiora Renteria- vocal.

Raúl Lomas- Keyboards “Astero ostera hastera”.
Jose Lastra- backing vocals “Take me home”, Keyboards “Bost-hamar “, programming “Hondarretik Ondarroara ”, mellotron “ Garden ”.


Recorded and mixed by Jose Lastra.
Recorded and mixed at Lamiña producciones, Mungia (September-October 2007)
Produced by Jose Lastra, Zea Mays.
Design by David Gonzalez.

All songs by Zea Mays except “Astero ostera hastera”- lyrics, Maialen Lujanbio, “Hondarretik Ondarroara” – lyrics, Agustin Zubikarai and Zea mays, “Take me home”, “I just turn off the lights”- lyrics, Aitziber Renteria.

.

license

all rights reserved

tags

about

Zea Mays Bilbao, Spain

ZEA MAYS were formed in Bilbao in 1997. Up until now they have released ten albums.The last one, produced by Carles Campi Campón (Vetusta Morla, Jorge Drexler) is called "Atera".

shows

contact / help

Contact Zea Mays

Streaming and
Download help

Report this album or account

If you like Zea Mays, you may also like: