SORTUZ, GRABITATEAREN AURKA

by Zea Mays

/
  • Streaming + Download

    Includes unlimited streaming via the free Bandcamp app, plus high-quality download in MP3, FLAC and more.
    Purchasable with gift card

      €4 EUR  or more

     

  • Compact Disc (CD) + Digital Album

    Includes unlimited streaming of SORTUZ, GRABITATEAREN AURKA via the free Bandcamp app, plus high-quality download in MP3, FLAC and more.
    ships out within 7 days

      €7 EUR or more 

     

1.
03:41
2.
3.
03:55
4.
5.
03:42
6.
7.
8.
04:50
9.
10.
11.
12.
04:56

credits

released April 15, 2005

Zea mays:
Asier Basabe- drums.
Ruben Gonzalez- bass.
Piti, Iñaki Imaz- guitar.
Aiora Renteria- vocal.

Raul (doctor deseo): Keyboards (grabitatearen aurka) Rafa Rueda : vocals (besterik ez naiz, sortuz) Francis (doctor deseo): vocals (sortuz) Iban Nikolai : didjeridu (aspertu arte)

Recorded and mixed by Jose Lastra.
Recorded and mixed at Tio Pete (Urduliz) (January-february 2005)
Technical Assistant: Jon Llamosas
Produced by Jose Lastra, Zea Mays.
Design by Onclick

All songs by Zea Mays.

license

all rights reserved

tags

about

Zea Mays Bilbao, Spain

ZEA MAYS were formed in Bilbao in 1997. Up until now they have released ten albums.The last one, produced by Carles Campi Campón (Vetusta Morla, Jorge Drexler) is called "Atera".

contact / help

Contact Zea Mays

Streaming and
Download help

Track Name: DENA
DENA

ITZALI EZIN DEN SU GARRA BARNE BARNEAN DUGUNEAN
BEHIN DASTATUTAKO EZTI GOZO HORI EZIN BURUTIK KENDU
GALDU DIRA IZENAK, GALDU DIRA EGUN LUZEAK
IRABAZI DITUGU HAINBAT GUDA

BEHAR DUGUNA..

OLATUAK MIHIZKATU ETA OZEANOAK EDATEN ITO GARA
HAINBAT ITURRITIK ZURGATU ETA ASETZERIK EZ DUGU IZAN
ITURBURU BIHURTU GARA, GURE URA BOTILETAN SALTZEN DA
ARGI ETA GARBI UTZIKO DUGU ENERGIAZ BETERIKO URJAUZIA GARELA

DENA GALTZEN EZ DENEAN, DENA ERORTZEN EZ DENEAN, BARNEKO SU GARRA, GU GEU GARENEAN.

“GU” EZ GARA BAKARRIK LAU

NEGARRAK EGON DIRA, BARREAK ETA OSTIKOAK
BAINA AZKENEAN LORTU DUGU KONTURATZEA

DENA GALTZEN EZ DENEAN, DENA ERORTZEN EZ DENEAN, EDANDAKO UR GUZTIA, GU GEU GARENEAN, GU GEU GARENEAN, BARNEKO EGUZKIA ARGIA BARREIATZEN HASTEN DA, DENA ERORTZEN EZ DENEAN, DENA GALTZEN EZ DENEAN, GU GEU GARA BEHAR DUGUNA.
Track Name: BESTERIK EZ NAIZ
. BESTERIK EZ NAIZ.

AZALEZ JANTZITA DITUT HEZURRAK
ETA KOLPEZ JANTZI DITUT BELDURRAK
GEZURRIK EZ DUT POLTSIKOAN
IREKI DIZKIDAZU ATEAK
HAUTSI DIZKIDAZU LEIHOAK
DUDAN ONENA AZALERATU ETA
HONDORATU DIZKIDAZU MAMUAK

ETA NI, NI HEMEN NAIZ, BILUZIK ZURE AURREAN,
BESTERIK EZ NAIZ,
ZUGAN BIZI NAHIAN ARIMA GUZTIAK ZURGATZEKO GAI NAIZ.

ZUREZTATU DITUZU NIRE AMETSAK
BESARKATU DIZKIDAZU NIRE HITZAK
HARROTASUNEZ BETE DIZKIDAZU BIRIKIAK.

DENA EMATEAREN BELDURRIK EZ DUT ORAIN, BILUZIK ZURE AURREAN,
BESTERIK EZ NAIZ
ZUGAN IRAUN NAHIAN ERROTAZIOA GELDITZEKO GAI NAIZ
ZUGAN OXIGENO IZAN NAHIAN BASO ETA OIHAN IZATEKO GAI NAIZ
ZUGAN GELDITU NAHIAN DENBORA HILTZEKO GAI
HILTZEKO GAI
HILTZEKO GAI NAIZ.
Track Name: ESNATUZ
ESNATUZ

MILAKA KOLORE GALTZEN NITUEN, GAMA OSOAK,
KOLOREAK BIPOLARIZATUAK ZIREN NIRETZAT
BEGI BAKARREKIN SOMATU NUEN GRISA,
ETA ONDOREN GUZTIAK ITZULI ZIREN NIGANA.

ESNATUZ, BIDE BAT HARTUZ NOA.

MUNDU BERRI BAT KOLOREZTATZEKO DUT GAUR
ZULO BELTZAK ARGITZEKO GAI NAIZ
INDARTUZ NOA, SENDOTZEN HASI NAIZ,
NIRE DESGRAZIEN ERRUDUNIK EZ DA ORAIN


ESNATUZ, BIDE BAT HARTUZ NOA
ESNATUZ, BIDE BAT HARTUZ NOA
LEHEN IZANDAKOA ITZULI EGIN DA,
ITZULI EGIN NAIZ.
Track Name: IPAR HAIZEAREN ATEAREN AURREAN
. IPAR HAIZEAREN ATEAREN AURREAN.

JOAN GABE EGON NAIZELA SENTITZEN DUDANEAN
ERREFLEXIO GUZTIEN JABE NAIZEN MOMENTUETAN
GALDERA GUZTIEN ERANTZUNAK ESKU ARTEAN ISKUTATZEN DITUDANEAN
JAINGOIKOEK BAINO BOTERE HANDIAGOA DUDANEAN

IPAR HAIZEAREN ATEAREN AURREAN JARTZEN NAIZ
GUZTIA ERAMAN DEZAN
ETA HITZIK EZ DA GELDITZEN NIRE BURUAN ZIRIKATZEN

BILUSTEN DITUT BURUKO BULTZADA ELEKTRIKOAK
SENTIMENDU GARBIEKIN JANTZI NAHIAN.

ZE HAIZE BOLADA BATEK ERAMANGO DITU ETA LURREAN ETZANDA
BERRIZ ERE OINEZ IBILTZEN IKASTEN HASIKO NAIZ
Track Name: SORTUZ
SORTUZ

HIRUGARREN PUNTUAN ITOTZEN GARA,
GURE BULARRAK OIHUKATZEN DU ETA IRTEN BEHAR DA
UKONDOAK BUSTI ETA, ARNAS SAKON HARTU BEHAR
GURE BURUAK BABESTU BESTERIK EZ DUGU EGITEN, SORTUZ

AHAZTU DUGU, ERABAKI DUGU JADA BIDEA, PRESARIK EZ AURRERA GOAZ, BEGIAK ITXITA, IRRIBARRA AHOAN, URDURITASUNA...SORTUZ

URDURITASUNA SORTUZ SENTITZEN DA GURE BARNEAN...

ZIRRARA HANDIA GURE GORPUTZETAN, ARGI GUTXI, HITZ MORDOA,
SOINU INFINITOAK, JATEKOA IRABAZI DUGU JADA,SORTUZ

BIHOTZAREKIN, BARNE BARNETIK SORTUZ
Track Name: DIZDIRA TOPATU ORDUKO
. DIZDIRA TOPATU ORDUKO, EZ ILUNTZEKO

ZERGAITIK ILUNTZEN GARA EGUN EGUZKITSUETAN
ZERGAITIK USTELTZEN GARA GURE BIHOTZAK TAUPADAKA
JARRAITZEN DUENEAN
ZERGAITIK ISKUTATZEN GARA LOTSARIK EZ DUGUNEAN
ZERGAITIK HITZ EGITEN DUGU ITSASOAZ, SUA BEHAR DUGUNEAN, DUGUNEAN

NON GORDE BEHAR DUGU NON,
GURE ILUSIOA NON,
DIZDIRA TOPATU ORDUKO, EZ ILUNTZEKO.

ZERGAITIK ERRETZEN DITUGU GURE ERRAIAK UREZ BETE BEHAR DITUGUNEAN.
ZERGAITIK OKATZEN DUGU HESTEA UTZIK DUGUNEAN
ZERGAITIK BETI IBILTZEN GARA ZERGAITIAREN ZERGAITIAREN BILA
ZERGAITIK ISILTZEN GARA GORPUTZA POESIAZ BETERIK DUGUNEAN, DUGUNEAN
Track Name: FUSILATUZ AUKERAK, ZERUA IKUSTEKO ERAK
FUSILATUZ AUKERAK, ZERUA IKUSTEKO ERAK

ASFALTOZKO KUBO HONEK EZ DU UMERIK ERDITZEN,
UDAZKENAK LEHORTU ZUEN

BARRU LEHOR ETA ANTZU HONEK BIZIRIK EZ DU EMATEN,
HAIZEAK ERAMAN ZUEN ETA LAPURTU ZITUEN AMETSAK

ASFALTOZKO KUBO HONEK EZ DU UMERIK ERDITZEN,
UDAZKENAK LEHORTU ZUEN

UDAZKENAK LEHORTU ZUEN ETA HAIZEAK ERAMAN ZITUEN
SENTIMENDU ZIREN ATOMO ETA ESFERAK
ADREILUZKO HORMA BATEN FUSILATUZ AUKERAK
ZERUA IKUSTEKO ERAK, NORBERAK ZERUA IKUSTEKO DITUEN ERAK.

EZ DU ZENTZURIK AMAIERAK ESKU ZIKIN BERBERAK
HUSTEN BADITU UTEROAK.
Track Name: ASPERTU ARTE
ASPERTU ARTE.

HOGEITA HAMAR BATEK SEINALATZEN DU BAKARRA
ETA BAKAR HORREK MUGITZEN DITU HARI GUZTIAK.

ETA EZIN DA DANTZARIK EGIN HARIAK LABURTZEN DITUENEAN
ODOLEAN DOLARRAK DITUEN HORREK ERAIKI
ETA HONDATZEN DITU GURE BIZITZAK.

NOIZ ARTE?, ASPERTU ARTE, NOIZ ARTE, ASPERTU ARTE

BIZI GARA HARK HARIAK MOZTU ARTE.
Track Name: INFINITUAREN AMAIERA
INFINITUAREN AMAIERA

IKUSTEZINA NAIZEN MOMENTU HAUETAN
NIRE HEGALAK ZABALTZEN HASTEN NAIZ
BESARKATZEN NAUEN URDIN DEEP HODEITSU BATEK
HAIZEAREKIN NARAMA
ETA KOLOREAK PIZTEN DIRA, LARANJAK, GORRI ETA MOREAK.
MARGOZTEAR DAGOEN PINTURA BAT DA

ITSASALDEKO HAIZEAK DAKARREN ARNASAK
GORANTZ ZUZENTZEN DITU NIRE HEGOAK
ETA ATMOSFERAKO MIKROUSAINAK ODOLEAN SARTZEN DIRA

UTZ NAZAZU AMETSETAN, ESPAZIOA ERE UKITU DUT ETA

METALEZKO TXORIEN BESOETAN
HASTEN NAIZ DANTZAN,
ETA KORRIKA NOA KARTELA IRAKURTZEN DUDANEAN,
EZIN DA IBILI HEGALETAN.

PUZTU ETA LEHERTU EGIN NAIZ
ETA NIRE ZATIAK EZ DIRA IKUSTEZINAK
LURRERA BURUZ BEHERA BOTA DIRA
HAREZKO GAZTELUAK EGITERA

UTZ NAZAZU AMETSETAN, ESPAZIOA ERE UKITU DUT ETA
UTZ NAZAZU AMETSETAN, INFINITUAREN AMAIERA AURKITU DUT ETA.
Track Name: GELDITZEN DENA...ISILTASUNA
. GELDITZEN DENA...ISILTASUNA

URETAN GALTZEN DEN LAZTANA BEZELA, NAIZ
URETAN ITOTZEN DEN ARNASA BEZELA
URETAN ISILTZEN DEN OIHUA BEZELA, NAIZ
URETAN ILUNTZEN DEN ARGI IZPIA BEZELA, NAIZ

URETAN HILTZEN DEN OLATUA BEZELA, NAIZ
URETAN AHAZTEN DEN ZENBAKIA BEZELA
URETAN LEHORTZEN DEN AHOA BEZELA, NAIZ
URETAN PIZTEN DEN ZULO BELTZA BEZELA, NAIZ

GELDITZEN DENA...ISILTASUNA

URETAN ISURTZEN DEN HODEIA BEZELA, NAIZ
URETAN AHITZEN DEN HAIZEA BEZELA
URETAN JAIO DEN ORBELA BEZELA, NAIZ
URETAN ANIZTEN DEN DESERTUA BEZELA, NAIZ

BARNE BARNEAN ITOTZEN NAIZ, BARNE BARNEAN MURGILTZEN NAIZ, BARNE BARNEAN ITOTZEN DEN HAIZEAREN OIHUAREKIN BAT, GALTZEN DEN URETAN ITOTZEN NAIZ.
Track Name: GRABITATEAREN AURKA
. GRABITATEAREN AURKA

INDAR BATEK GARAMATZA
LURRAREN KONTRA
EZ DUGU BORROKATU NAHI
EZ DUGU MINIK HARTU NAHI
GRABITATEAREN AURKA

BESTE BIDERIK EZ DA

GORA, GORA
ENBOR SENDOAK BEZELA
UKABILEKIN, ERRAIETATIK
GRABITATEAREN AURKA

ETA LORTU DUGU AIRERATZEA, LUR ERANSKORRETATIK LIBERATZEA,
ZERUAN ITSATSIRIK DAUDEN SEXUALITATERIK GABEKO HODEI AMORFOEKIN LARRUA JOTZEA, AIREAREKIN URRATUZ, NORTASUNA GALDUZ, NORTASUNA GALDUZ, , GALDUZ, GALDUZ...
LURRAREN GAINEAN NEGAR EGINEZ LURRUNDU ARTE, PLAZER INFITU BAT OIHUKATU, KOLPEKA ZERUAREN HORMA URDINEN KONTRA, APURTU ARTE, AMILDU ARTE…
GRABITATEAREN AURKA.
Track Name: MALENKONIA
. MALENKONIA.

ULERTZEN EZ DITUDAN MILA GAUZA GOGORATZEN HASI NAIZ
EZ DUT IRAGANA NAHI, BAINA NON PUZKATU ZIREN GURE SOKAK?
NIK MOZTU AL NITUEN ETA EZ DUT GOGORATZEN ZEIN LEKUTAN?

EZ ZAITUDALA IKUSI PENTSATZEN DUZUNEAN
EGINDAKO MILA HIZKETALDI MUTU UTZITA
KORRIKA IHES ZOAZ ETA ISKUTATZEN ZARA, NIRE BEGIEN AURREAN

ESPAZIO ETA DENBORA GELDITZEN DUTEN UNEAK DIRA
NIRE BEGIAK MALKOZ LORATZEN DITUZTENAK, DIRA,
ISPILUAREN AURREAN ISLADATZEN ZAIZKIDAN ORBANAK DIRA.

NON PUZKATU ZEN, GURE BIDEA, HARTZERIK AL DA, BESTERIK ALA
GALDU DA DENA.

ETA ZER EGIN DUDAN, ZER EGIN OTE DUDAN PENTSATZEN GELDITZEN NAIZ.

If you like Zea Mays, you may also like: